Eguna: 2022ko uztailaren 11

Erantzulea: KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L

Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

Webgunearen titularra eta tratamenduaren erantzulea KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L sozietatea da, honako egoitza du: Mikeletegi pasealekua 55, Donosti 20009. Bere IFK B31684020 da eta Gipuzkoako Merkatal Erregistroko 1820. Liburukian, 43. folioan, Hoja SS-17285. orrian dago inskribaturik.

Harremanetan jartzeko datuak:

Helbide elektronikoa: protecciondedatos@kaiku.es

Telefonoa: + (34) 943 117 000

Pribatutasun Politika honekiko edozein motatako kudeaketa edo eskaera egiteko Erabiltzaileek «Datuen Babespena» erreferentzia duen e-mail bat bidali dezakete protecciondedatos@kaiku.es helbidera.

Helburua: zure kontsulten, Webgunearen Edukien erabilera, merkataritza harremanak, newsletterr-a, Webgunean erregistroen kudeaketa.
TRATATURIKO DATUEN MAILAK ETA HORIEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Zein da tratatzen ditugun datuen nolakotasuna?

Nortasuneko datuak: izena, abizena, helbidea, helbide elektronikoa, NAN-a etab.

Egoera pertsonalaren datuak: jaiotze data.

BILDUTAKO INFORMAZIOA

Harremanetan jarri/Galdetuizkidazu: Kontsultak, iruzkinak, iradokizunak, ideiak etab. Formularioaren bidez bildu den informazio pertsonalak barne hartzen ditu, adierazpen gisa, baina mugatu gabe: izena, abizenak, helbide elektronikoa(k), jaiotza-data, helbidea, herria, probintzia eta telefonoak.

Bloga/Edukiak: beste Erabiltzaileek haien iruzkinetan (post-etan) utzitako iruzkinak. Iruzkin bat edo haren tankerako zerbait bidaltzean, Erabiltzaileak, adierazpen gisa baina mugatu gabe, honako datuak: izena, helbide elektronikoa, argazkia, iruzkina Kaiku Begetal Blogean argitaratzea onartzen du.

Newsletter-ra/merkataritza-mezuak: newsletter-rean harpidetza ematean eta merkataritza-mezuak bidaltzean, Erabiltzaileek haien helbide elektronikoak ematen dituzte eta hala, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren eta haren esnegintza lotetsitako sozietateen newsletter-ra eta/edo merkataritza-informazioa helbide elektronikoaren bidez jasotzea onartzen dute.

Promozio, Lehiaketa, Zozketa: Erabiltzaileek Promozio, Lehiaketa edo Zozketa batean parte hartzeko eta sariak irabazteko, adierazpen gisa baina mugatu gabe, honako datuak ematen dituzte: izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa(k), telefonoak.

Zein helbururekin eta zenbat denboraz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

ZURE INFORMAZIOAREN ERABILERA, HELBURUA ETA MANTENTZEA

Erabilera, helburua

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dauden aplikatu beharreko arautegien arabera, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L IZK B31684020 duena, Donostiako (Gipuzkoako) Mikeletegi Pasealekua, 55.-nean egoitza duena, telefono zenbakia 943 117 000 duena eta harremanetan jartzeko helbidetzat protecciondedatos@kaiku.es duenak Eduki hauek borondatez erabiltzen dituzten Erabiltzaileei haien Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu eta Babesari buruzko informazioak jakinarazten dizkie.

Webgune honen edozein Eduki erabiltzeak Pribatutasun Politika honen eta datuen tratamenduaren onarpen espresu eta osoa suposatzen du.

Erabiltzaileen datuen tratamenduen helburuak honakoak izan daitezke:

  1. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren dagozkien departamentuei Erabiltzaileek egindako kontsulta eta iruzkinen kudeaketa.
  2. Blogaren edo Edukiaren bidez haien iruzkinen kudeaketa eta argitalpena.
  3. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren newsletter-rak eta/edo merkataritza-mezuen kudeaketa eta bidalketa.
  4. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren eta Promozio, Lehiaketa edo Zozketaren Partaideen arteko harremanaren kudeaketa, Partaideekin harremanetan jartzea haien eskaeren ardura hartzeko barne. Era berean, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA-k aproposa deritzon eta Promozio, Lehiaketa edo Zozketari dagozkion legezko oinarrietan jakinarazten diren baliabideen bidez irabazleen izenen argitalpena eta sarien kudeaketa. Argitalpena sustapenerako ekintza hau garatzeko beharrezko denbora agortzean ezabatuko da, hau da, beranduenik, aurtengo urtea amaitzean.

Informazioaren mantentzea

  1. Erabiltzaileak Webgunearen bidez kontsulta bat egiten duenean ematen dituen izaera pertsonaleko datuak, kontsulta hori ebatzi eta gero ezabatuko dira.
  2. Erabiltzaileak Kaiku Begetal blogean post bat bidaltzeko emandako izaera pertsonaleko datuak blogarekin ezabatuko dira beharrezkoak izateari uzten dietenean edo lehenagoko edozein momentutan Erabiltzaileak idatziz hala eskatzen badio KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri eta haren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat honako helbidera: Mikeletegi Pasealekua, 55, 20009 Donosti (Gipuzkoa) edo honako helbide elektronikora: protecciondedatos@kaiku.es bidaltzen badu, bi kasuetan «Kaikubegetal.es Webgunea Datuen Babesa» erreferentziarekin.
  3. Erabiltzaileak newsletter-ra eta/edo KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren merkataritza-mezuak bidaltzea eskatzen duenean emandako datuak interesdunak ezabatzea eskatzen ez duen bitartean mantenduko dira. Eskaera horrek Erabiltzaileak zerbitzu honen harpidetza kentzen duela suposatzen du.
  4. Promozio, Lehiaketa edo Zozketan parte hartzean partaideek ematen dituzten izaera pertsonaleko datuak horien garapena irauten duen bitartean mantenduko dira, Promozioaren, Lehiaketaren edo Zozketaren garapenerako beharrezko denbora agortzean ezabatuko dira, hau da, beranduenik, aurtengo urtea amaitzean.
Hartzaileak:

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Online dendako bezero/erabiltzaileen datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legez eskatzeko gaitasuna izanda datuok eskatzen dituzten administrazio-erakundeei, Estatuko poliziari, Epaile eta/edo Epaitegiei ezik

Tratamenduaren legitimazioa: kontsentimendua, kontratu baten betearaztea

Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?

Erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria jarraian xehatuko da eta edonola ere, interesdunaren adostasunaren barne dago:

  1. Adostasun-legitimazioa: Erabiltzailea Webgunean erregistratzen denean eta edozein motatako kontsulta edo iruzkin egiten duenean.
  2. Adostasun-legitimazioa: Kaiku Begetal blogaren edo Edukien bidez edozein iruzkin (post) egiteko Erabiltzaileak borondatez datuak ematen dituenean.
  3. Adostasun-legitimazioa: KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren eta haren esnegintza lotetsitako sozietateen newsletter-ra eta/edo merkataritza-informazioa helbide elektroniko bidez jasotzeko Erabiltzaileak borondatez datuak ematen dituenean.
  4. Adostasun-legitimazioa: Erabiltzaileak edozein motatako Promozio, Lehiaketa edo Zozketan parte hartzen duenean.

Erabiltzaileek borondatez ematen dizkiete haien datuak KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri. Kasu bakoitzerako datu minimoak ez ematekotan, ezingo da, adibidez, adierazpen gisa baina mugatu gabe, kontsultarik erantzun, bidezkoa denean newsletter-ra bidali, iruzkin bat egin edo Kaiku Begetalen blogean parte hartu.

Halaber, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Erabiltzaileei jakinarazten die haien datu pertsonalak bildu eta tratatzeko emandako baimena edozein momentutan ken dezaketela ondore horietarako ezarri den prozedura jarraituz, horrek kentzea baino lehenago eman zen baimenean oinarritzen den tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.

Eskubideak: datuen sarbide, zuzenketa, ezabatze, kontrastasun eta garraiagarritasuna.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu eta Babesari buruz dauden eta aplikatu beharreko legediari jarraiki eta geroago zehazten den prozeduraren bidez, Erabiltzaileek ondoren zehazten diren eskubideak gauzatu ditzakete:

Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k haien datu pertsonalak tratatzen ari den baieztapena izateko eskubidea dute. Hortaz, Erabiltzaileek, beste batzuen artean, haien datu pertsonalak ikusi, zehaztasunik gabeko datuak zuzendu edo datuak gehiago behar ez direnean hauek ezabatzea eskatzeko eskubidea dute.

Sarbidea: emandako datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko eskubidea.

Zuzenketa edo ezabatzea: zehaztasunik gabeko edo okerrak diren datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea. Halaber, datuen titularrak, haren ordezkariak edo legezko tutoreak hala eskatzen badu datu horiek ezabatzea eskatzeko eskubidea.

Indargabetzea: emandako datu pertsonalen indargabetzea eskatzeko eskubidea.

Tratamenduaren mugatzea, hala egin daitekenean: Erabiltzaileek haien datuen tratamenduaren mugatzea eskatzeko eskubidea.

Aurkakotasuna, hala egin daitekenean: Erabiltzaileak titularrak diren datuen tratamenduaren aurkakotasuna eskatzeko eskubidea.

Datuen garraiagarritasuna: indarrean dagoen legediari jarraiki, Erabiltzaileek haien datuen garraiagarritasuna eskatzeko eskubidea dute.

Erabiltzaileak edozein momentutan merkataritza-mezuak eta/edo newsletter-ra baita, hauek helburu duten beste edozein tratamendu euskarri elektronikoen bidez jasotzearen kontra jar daitezke, honek zerbitzu hauen harpidetza kentzea ekarriko du.

Aipaturiko edozein eskubide gauzatzeko prozedura. Erabiltzaileek, haien eskubideak gauzatzeko, izaera pertsonaleko datuen titularrek:

  1. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri Aholkularitza Juridikoarentzako idatzi bat bidali beharko diote, hauetako batetara:
    • Mikeletegi pasealekua, 55, 200009, Donostia, Gipuzkoa helbidera;
    • edo protecciondedatos@kaiku.es helbide elektronikora.
  2. Idatzi horrek honakoa izan beharko du:
    • «Kaikubegetal.es Webgunea Datuen Babesa» erreferentzia
    • Eskakizunaren helburua
    • Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat
  3. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k, horretarako zehaztutako legezko epearen barruan erantzungo dizu.
  4. Zure datu pertsonalen babesari buruzko zure eskubideak betetzen ez direla uste baduzu, erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Agentzia eskudunari www.agpd.es webgunearen bidez.